Castellongo espetxetik (Herrialde Katalanak) irten zen atzo Juan Carlos Estevez euskal presoa. Errenteriako (Gipuzkoa) presoak hamasei urte eman zituen kartzelan, eta iazko azaroan berriro ere atxilotu eta kartzelatu egin zuten.
Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion beste delitu bategatik. Elkartasun ekitaldiak eta mobilizazio jendetsuak egin ziren orduan presoa aska zezatela eskatzeko.
Juan Karlos Estebez euskal preso politiko aske! Castello IItik atera da, guztira 21 urte etxetik kanpo #etxerapic.twitter.com/QCmRvHR0WC
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) October 14, 2015