Juan Carlos Rekarte iheslaria atxilotu eta espainiaratu du Mexikok

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Mexikok Juan Carlos Rekarte iruindarra atxilotu zuen herenegun, eta Espainiaren esku utzi zuen atzo bertan, Madrilgo aireportuan. Efe informazio agentziak jakinarazi duenez, agiririk ez zuen herritar bat zegoela ohartarazten zuen dei anonimo bat jaso ostean atxilotu zuten Rekarte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du «bizimodu normala» zeramala Mexikon hark, eta «berehala» aske uzteko eskatu du.

Auzitegi Nazionalak 1987ko hilketa bat leporatzen dio, eta berehala Espainiaratu dute. 1980ko hamarkadan ETAren Amaiur taldea osatu zuela dio Espainiako Poliziak, eta 1987ko urriaren 17an Union y El Fenix Español enpresaren eraikinaren aurkako bonba atentatuan parte hartu zuela. Leherketa horretan Maria Cruz Ioldi prentsa banatzailea hil zen. Hiru urte geroago, Poliziarekin tiroketa bat izan ondoren, Rekartek ihes egin zuela dio Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.