Atxiloketak
Juan Gomez eta Diego Ugarte ustezko etakideak Belgikan epaituko dituzte agiriak faltsutzeagatik
Atzo Belgikan atxilotutako bi euskal herritarrak Jon Gomez Lopez eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute direla baieztatu du gaur herrialde hartako Fiskaltzak, eta, gainera, agiriak faltsutzea eta egiazkoak balira bezala erabiltzea egotzi die. Ondorioz, ustezko ETAko bi kideak Belgikan, Monseko Auzitegian, epaituko dituzte agiriak faltsutzeagatik. Nolanahi ere, kasua daraman epaileak lau atxilotze agindu eman ditu euskal herritar horien kontra: bi Belgikako legediaren araberakoak, eta beste bi euro-agindu. Euro-aginduek Espainiaren eskaerei erantzuten diete, eta bi lagun horien estradizioa izan dezakete ondorio.
Espainiako Efe albiste agentziak zabaldu duenez, Ugarteren aurkako euro-aginduaFernando Buesa PSE-EEko buruzagiaren eta haren eskolta Jorge Diezen hilketetan zerikusia izan zuelakoan eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu