EHUko hauteskundeak

Juan Ignazio Perez Iglesias izango da EHUko errektore

Juan Ignazio Perez Iglesias izango da EHUko hurrengo errektorea, bigarren itzuliko bozen %69,4 jaso baititu. Harekin neurtu den Iñaki Antiguedadek, berriz, botoen %30,293 jaso ditu. EHUko jarduneko errektoreak, Manu Monterok, jakinarazi ditu emaitzak, zenbait arazo tarteko, atzerapen handiz. Parte hartzea handia izan dela nabarmendu du Monterok.

2004ko apirilaren 1a
20:46
Entzun
Parte-hartze handi hori, batik bat, irakasle doktoreek eta irakasleen artean izan dela agertu du Monterok. Ikasleen parte-hatzea, ostera, aurrekoan baino apalagoa izan dela esan du.

Iragan martxoaren 24an egin zen EHUko hauteskundeetako lehen itzulia. Zazpi hautagai izan ziren lehian, eta horietatik bik baino ez zuten lortu bigarren itzulira igarotzea: Juan Igancio Perez Iglesias Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedradunak eta Iñaki Antiguedad zentro bere bereko Hidrologia katedradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.