Juan Jose Rego 71 urteko preso donostiarraren egoera ikusita -bihotzekoa izan zuen gaur zortzi-, mobilizazioetara deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gaur bertan, elkarretaratzea egingo dute Intxaurrondon 20:00etan. Larunbatean (hilak 16) Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin du. Rego askatzeko exijitzeaz gain, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aska ditzatela eskatzeko ere baliatuko dituzte mobilizazio horiek.
AAMren arabera, «Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako muturreko neurrien barruan soilik» uler daiteke Juan Jose Rego euskal presoarekin gertatzen ari dena. Are gehiago, AAMk dioenez, euskal presoei izaera politikoa ukatzen zaien arren, «haien aurka espresuki ezartzen dituzten neurriek erakusten dute ezerk baino argiago presoen izaera politikoa».
Juan Jose Rego aske uzteko eskatuko dute hainbat mobilizaziotan
Euskal presoaren egoera «EPPKren aurkako muturreko neurrien barruan soilik» uler daitekeela dio AAMk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu