Politika

Juan Jose Urrutia iheslaria hil da Uruguain

Askatasunak jakinarazi duenez, 90.eko hamarkadaren hasieraz geroztik Uruguain zen Juan Jose Urrutia iheslaria hil zen atzo, denbora luzean gaixo egon ondoren. Soraluzekoa (Gipuzkoa) zen Urrutia, eta azken hilabeteak erietxe batean egin ditu, betidaniko zirkulazio arazoek eragindako gaitz larri baten ondorioz. Uruguain erraustuko dute Urrutiaren gorpua, eta gero Euskal Herrira ekarriko dute.

2005eko martxoaren 1a
20:05
Entzun
Askatasunak emandako azalpenen arabera, 90.eko hamarkadaren hasieran heldu zen Urrutia Uruguaira, "errepresiotik ihesi". 1992an preso sartu zuten herrialde hartan, eta 18 hilabete espetxean egin ostean, aske utzi zuten Uruguaiko Justiziak hala aginduta.

Hala ere, garai hartan beste hiru euskal herritar estraditatu egin zituen Montevideok: berriro ere han dagoen Mikel Ibañez, 6 urteko espetxe zigorra bete duen Goitia eta Burgosko kartzelan preso dagoen Lizarralde.

Urrutiak zirkulazio arazo handiak izan ditu betidanik, eta 1994an ebakuntza egin zioten. Arazoek okerrera egin zuten, iheslariaren osasuna asko makaltzeraino. 2004ko abenduaren 10etik Montevideoko Macel erietxe publikoan ingresatuta egon da, atzo hil zen arte. Erietxean izan den epe horretan aita eta ama han izan ditu berarekin, eta, halaber, euskal diasporaren eta beste iheslari batzuen laguntza jaso du.

Askatasunak iragarri du Urrutiaren heriotza dela eta, zenbait ekimen eramango dituela aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.