Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea (Zornotza, Bizkaia; 62 urte) euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiako kudeatzailea da larunbatean Muxikan (Bizkaia) auto istripuan hil zen gizonezkoa.Autzagane mendatean izan zen ezbeharra; haren autoak eta kamioi batek talka egin zuten. Aurretik, Bermeon (Bizkaia) izan zen Zearreta, Alakrana atunontziaren bahiketa bukatzeko eskatzeko elkarretaratzean.
Gaur izango da hileta elizkizuna, Zornotzan, Larrako Karmeldarren elizan, 19:00etan hasita. Hil kapera Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan dago, 9:00etatik; 17:00ak arte edukiko dute.
60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuako San Felicisimon euskarazko eskolak sortu zituztenean, Zearreta talde horretako partaide izan zen, Euskaltzaindia.net webguneak dakarren bezala.
70eko hamarkadan Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zutenean, hura izan zen sortzaileetako bat, eta idazkari lanak ere bete zituen.
1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan. 1975eko ekainaren 27an izendatu zuten euskaltzain urgazle. 2003an Euskaltzaindiako kudeatzaile izendatu zuen euskararen akademiak.
euskara
Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiako kudeatzailea hil da
Larunbatean zendu zen Muxikan, auto istripuan. 62 urte zeuzkan. Hura izan zen AEKren sortzaileetakoa. Gaur izango da hileta elizkizuna, Zornotzan, 19:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu