Bizkaiko Abokatuen Elkargoak antolatuta, 197/2006 doktrinaren inguruko eztabaida foroa izango da bihar Bilbon. Amaia Izko abokatutak, Jon Garai Herrirako bozeramaileak, Juan Kalparsoro EAEko Justizia Epaitegi Goreneko fiskalburuak eta Javier Gomez Bermudez epaileak parte hartuko dute. 18:30ean hasiko da mahai-ingurua.
Hain zuzen, datorren astean Parot doktrina-ri buruz azken erabakia hartzeko ahozko egin behar dute Estrasburgon, asteazkenean, Giza Eskubideen Nazioarteko Auzitegian. Epaitegi horretako Areto Txikian Ines del Rio presoaren auzian doktrinaren kontra emandako epaia berretsi edo ez erabaki beharko du Areto Handiak, Espainiako Gobernuaren helegitea onartu ostean.
Presoei espetxe zigorra luzatzea dakarren doktrina baliatzen jarraitu nahi duela argi dauka Espainiak, eta horretarako bere esku dagoen guztia egiten ari da. Aurreko astean Brusela izan zen Fernandez Diaz Barne ministroa doktrina horren alde presioa egiten.