heriotza

Juan Lekuona Urrutia hil da, Herri Irratiko zuzendari ohia

Juan Lekuona Urrutia (Tolosa, 1928), euskal irratigintzan 60ko eta 70ko hamarkadetan sustatzaile garrantzitsua izandakoa, hil da gaur Iruñean. Bihar, 19:00etan, Loiolako basilikan egingo dira haren omenezko hileta elizkizunak.

2005eko apirilaren 29a
18:51
Entzun
1961ean Loiolako Herri Irratia sortu eta handik urtebetera hango zuzendari izendatu zuten Lekuona, eta zortzi urtez jardu nzuen lan horretan. 1970ean Donostiako Herri Irratiko zuzendaritzara pasatu zen. Bi epetan izan zen Lekuona Donostiako Herri Irratiko zuzendari: 1970tik 1989ra eta 1993tik 2002ra. 72 urterekin erretiratu zen, eta azkeneko hiru urteetan Iruñeko San Inazio ikastetxean egon da bizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.