Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Epaitegi Goreneko presidenteak gaur goizean Onda Vasca irratian esan du espetxe araudiak ahalbidetzen dituela presoen hurbilketa eta hirugarren gradua, "irakurketa malguagoak ahalbidetzen dituelako". Erabaki horiek hartzea espetxeetako administrazioari hartzea dagokiola gaineratu du, betiere presoak izan duen "ibilbideari" lotuta, "horrek gizarteratzera eramaten duen" aintzat hartuta. Haren hitzetan, gakoa presoaren bizitzaren testuingurua eta haren "bizi proiektua" dira.
Juan Luis Ibarra: "Presoen hurbiltzea eta hirugarren gradua legeak jasotzen dituen neurriak dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu