"Bilbon enplegua haztea, jarduera ekonomikoa indartzea eta herritarren bizi-kalitatea ziurtatzea". Juan Mari Aburto EAJren Bilboko alkategaiak azaldu duenez, horiek ditu heburu nagusi bere hautagaitzak: "Bilboren alde lan egitera gatoz", nabarmendu du Aburtok bera buru duen taldea aurkezteko Areatzan egindako ekitaldian.
Aburtoren ustez, bera zein Unai Rementeria —Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaia— "egonkortasun, lasaitasun eta konfiantza" bermea dira herritarrentzat.