Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baztertu egin du gaur Juan Mari Gabirondo presoak 197/2006 doktrinaren kontra jarritako helegitea. Neurri hori ezarri zioten presoari, eta 2016ra luzatu zioten espetxealdia. Konstituzionalak ohartarazi du presoak ez duela helegiterik jarri Auzitegi Gorenean, eta urrats hori beharrezkoa dela auzia gero Konstituzionalera hel dadin.
Doktrinaren aurka preso ugarik jarritako helegiteak baztertu ditu lehenago ere Auzitegi Konstituzionalak. Iazko abuztuan, hamasei euskal presoren helegiteak ez aztertzea erabaki zuen, nahiz eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailean ebatzi neurri horrek giza eskubideak urratzen dituela. Hain justu, gaur bertan egin dute Estrasburgoko epaitegian ebazpen haren aurka Espainiak jarritako helegitea.
Konstituzionalak argudiatu zuen Europako Giza Eskubideen Auztiegiaren ebazpena ez zela behin betikoa eta Espainiak helegitea aurkez zezakeela —hala egin zuen—.