Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izandakoa, Juan Mari Jauregi sozialista, uztailaren 29 batean hil zuen ETAk, duela 17 urte. Horiek hala, hura gogoratzeko lore eskaintza eta bost minutuko isilunea egin dute gaur Donostian Batzar Nagusien egoitzan.
Ekitaldian izan dira Jauregiren emazte ohi Maixabel Lasa eta EAJ, PSE, EH BIldu eta PPko ordezkariak.