Atxiloketa

Juan Mari Mariezkurrena atxilotu du Ertzaintzak

Etxean atzeman dute. Espainiako Auzitegi Gorenak ez dio helegitea onartu, eta zazpi urte eta erdiko zigorra betetzeko eraman dute.

Berria
2014ko maiatzaren 16a
12:03
Entzun

Martuteneko espetxean sartu dute Juan Mari Mariezkurrena, "ETAri laguntzea" egotzita, zazpi urte eta erdiko zigorra betetzeko, Hernaniko Ereñotzu auzoko bere etxean (Gipuzkoa) atxilotu ondoren. 2010ean, Guardia Zibilak atxilotu zuen Mariezkurrena, Jose Camacho, Josune Balda eta Euri Albizurekin batera. Torturak salatu zituzten.

Iazko apirilean, berriz atxilotu zuen Ertzaintzak Mariezkurrena, Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu ondoren. Ondoren libre atera zen bermea ordainduta, baina zigorra berretsi du orain Auzitegi Gorenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.