Euskal presoari eguerdian egin diote lehen harrera bere herrian, Elgoibarren (Gipuzkoa). Zigorra osorik beteta irten da.
2009ko maiatzean baldintzarik gabeko behin-behineko espetxe zigorra jarri zioten Mendizabali eta harekin batera zigortu zituzten Juan Pablo Dieguez, Jabier Salutregi, Iñaki Zapiain, Elena Beloki, Jose Luis Elkoro, eta Inma Berriozabali. Harrezkero kartzelan izan da.