Juan Maria Uriarteren azkeneko erromesaldia Arantzazura

Donostiako gotzainak giza eskubide denak defenditu behar direla aldarrikatu du gaur, santutegian egindako azken mintzaldian, "baita kalteak eragin dituzten lagunenak ere". "Bakea lortzeko eskuzabaltasuna" behar dela esan du. Milaka lagun joan dira erromesaldian.

2009ko apirilaren 4a
17:57
Entzun
Milaka lagun joan dira gaur Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegira erromesaldian, urtero legez, haien artean zen Juan Maria Uriarte Donostiako gotzaina eta, hain zuzen, hara karguan egin duen azkeneko ibilaldia izan da, gotzain postua uztekoa baita. Familia gara. Familian gara lelopean egin dute martxa.

Bakea aldarrikatu du Uriartek Arantzazun, "bake etikoa". Biktimei babesa emateko eskatu du eta giza eskubide denak defenditu behar direla esan du, "baita kalteak eragin dituzten lagunenak ere". "Bakea lortzeko eskuzabaltasuna" behar dela adierazi du.

Herrien eskubideez ere mintzatu da Donostiako gotzaina, eta "haien eskubideak eta bidezko nahiak arretaz begiratzeko" galdegin du, "Joan Paulo II.a eskatu bezala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.