Juan Ramon Kalparsoro EAEko fiskal nagusi
BILBO. Espainiako fiskal nagusi Candido Conde-Pumpidoren aurrean egin zuen karguaren zina, atzo, EAEko fiskal nagusi berriak, Bilbon. Juan Ramon Kalparsorok (Donostia, 1961) egungo egoera politikoari heldu zion atzoko ekitaldian; «bakea lortzeko ilusio eta itxaropen aldia dugu. Hori denon helburu izan dadin lagundu nahi dugu», esan zuen. Kalparsoro euskalduna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu