Juan Telletxea 'Bou Nabarra' ontziko azken gudaria hil da
IBARRANGELU. Juan Telletxea zendu da. Bou Nabarra 1936ko gerraontziko eskifaiatik bizirik zirauen azken gudaria zen Telletxea, eta 94 urte zituen. Asturiasen (Espainia) zendu da, San Juan de la Arena herrian. 20 urte zituela Eusko Gudarostean sartu, eta gerrarako prestatutako bakailaotarako ontzian sartu zen. Gerraontzi frankista batek Bou Nabarra urperatu zuenean, handik bizirik irten ziren hemeretzi lagunetako bat zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu