'Herriko Tabernen auzia'

Juani Lizaso bermepean aske uztea erabaki du Garzonek

Herriko Tabernen auziagatik bi urtetik gora espetxean egin dituen Juani Lizaso bermepean aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Zehazki, 60.000 euroko bermea ezarri dio Lizasori. Hura aske geratzen denean, Joseba Garmendia izango da Herriko Tabernen auzian nahasita kartzelan geratuko den pertsona bakarra. Dena den, Udalbiltzaren kontrako auziarekin ere lotu du Auzitegi Nazionalak Garmendia.

2004ko ekainaren 22a
13:49
Entzun
Juani Lizaso Valdemoron daukate preso, eta familia eta lagunak gestioak egiten ari dira bermea ahalik eta lasterren ordaintzeko.

2002ko apirilaren 29an agindu zuen Garzonek herriko tabernen kontrako polizia operazioa. Espainiako Poliziak 11 lagun atxilotu zituen, eta Garzonek horietako 10 espetxeratu zituen. Pixkanaka-pixkanaka, espetxeratuak aske gelditzen joan dira —azkenak, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaitz eta Jaione Intxaurraga maiatzaren 6an—.

Hala ere, ez dira horiek 35/02 sumarioan inputatutako bakarrak. 2002ko azaroan, Garzonek Batasuneko zuzendaritzako kideak inputatu zituen, eta abenduan deklaratzera deitu zituen. Auzitegitik atera zirenean, bermea ordaindu behar izan zuten guztiek, espetxeratuak ez izateko (12.000 euro). Horien artean daude, besteak beste, Jon Idigoras, Karmelo Landa, Joseba Permach, Jose Luis Elkoro, Esther Agirre eta Floren Aoiz.Sumario honetan, Batasunaren jarduera eteteko agindu zuen Garzonek, 2002ko abuztuaren 20an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.