Mendia

Juanito Oiartzabalek Cho Oyuko gaina zapaldu du, eta Reinhold Messnerren 18 zortzimilakoen marka gainditu du

Juanito Oiartzabal gasteiztarra zortzimilako gailur gehien iritsi dituen mendizalea da gaurtik. Hain zuzen ere, Cho Oyu gaina zapaldu du gaur goizaldean, berak bakarrik, eta, horrenbestez, 19 dira Oiartzabalek igo dituen zortzi mila metrotik gorako mendiak. Horrenbestez, Reinhold Messner mitikoak ezarritako 18 zortzimilakoan marka gainditu du.

2003ko irailaren 23a
15:38
Entzun
Gumersindo Ibañez adiskideari Cho Oyu igotzen laguntzera joana zen Oiartzabal Tibetera. Nolanahi ere, berak bakarrik gailurra egiteko aukera ikusi du, eta atzera egin gabe, gaur goizean, 06:30ak aldera, lortu du Cho Oyuko gaina zapaltzea.

Mendian marka handiak egin ditu Oiartzalbaek: batetik, munduko zortzi mila metrotik gorako hamalau mendietako gailurrak iritsi ditu. Bestetik, Reinhold Messner tiroldarrak ezarritako 18 zortzimilako igoera marka berdindu zuen duela hilabete batzuk. Orain, marka hori gainditu du eta 19 zortzimilako igoeratan ezarri du errekorra.

Dena den, Nepalen bada sherpa bat zortzimilako mendiak 19 bider igo dituena, baina hura ez da heldu munduko 14 zortzimilakoak egitera.

Gainera, atseden hartu eta indarberritu ondoren, egun batzuren buruan berriro ere Cho Oyuko gailurrera igotzeko asmoa du Oiartzabalek, hain zuzen ere, Gumersindo Ibañezekin batera. Beraz, igoera hori egiten badu, 20 zortzimilakotan ezarriko du marka.

Radio Vitoriarekin zuzenean hitz egin du Cho Oyuko gainetik, eta "oso pozik" dagoela nabarmendu du Oiartzabalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.