Iheslariak

Juanjo Urrutiari azken agurra egingo diote bihar Soraluzen

Otsailaren 28an Uruguayn hildako Juanjo Urrutia euskal iheslariaren errautsak zekartzaten gurasoei harrera egin diete gaur, Euskal Herrira heldu bezain laster. Loiuko aireportuan hogeita hamar lagun inguru bildu dira. Ikurrinen artean, Urrutiaren amak ezin izan ditu negar malkoak gorde, eskutan semearen errautsak egurrezko kutxa batean zituela. Eguraldi hotza ahaztuta, harrera hunkigarria izan da.

2005eko martxoaren 11
17:14
Entzun
Bestalde, Ertzaintza han izan den arren, ez da inolako arazorik izan ekitaldia egiteko.Gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute, eta bihar azken agurra egingo diote Soraluzen, 18.30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.