EH Bilduren hautagaiak Europako Parlamentuan egotearen garrantzia nabarmendu du behin eta berriz hauteskunde kanpainan. Jokin Sagarzazu kazetariak elkarrizketatu du, eta hona biharko BERRIAn argitaratuko den elkarrizketa osoaren aurrerapena.
- "Estaturik gabeko nazioen artean dagoen, eta indartuko den, harreman sare hori, indartuko diren loturak, kontaktuak… Azkenean diplomazia bat sortzen da, eta nik uste dut hori oso garrantzitsua dela iritzi publikoan eragiteko, iritzi publikoa aldatzen joateko".
- Nik hitzaldi batean esan nuen Nafarroan ere badela garaia ukabilkada bat emateko mahai gainean, eta hemen gaudela, aldaketarako ordua dela, horrela ezin dela jarraitu esateko. Gizarte honek ere merezi du beste etorkizun bat, etorkizun propio bat, bere buruaren jabe izango dena".
- "Barcinak, Rajoyk, Rubalcabak… Ez gaituzte ikusi ere egin nahi Europako Parlamentuan. Ez dute gure ahotsa entzun nahi, ez dute Euskal Herriaren ahotsa entzun nahi, eta nik hitzaldietan esaten dut: 'Jakin dezatela han izango garela, han hartuko dugu parte, han defendatuko dugu herri hau'".