Hauek dira, beste batzuen artean, BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan esandakoetako batzuk:
-"Guk akordioetara heltzeko borondatea dugu, baina ez dugu txikira jokatu nahi. Ez dugu behar taktikorik, planteamendu estrategiko bat dugulako".
-"[Naziogintzan, EAJren jarrera] Urriaren 25eko jai egunaren inguruko eztabaidak hainbat arrasto utzi dizkigu, nahiko esanguratsua izan delako EAJk hainbesteko epeltasunez jokatzea".
-"Foro Sozialak eraginkortasunaren bidean jarri du bake prozesua".
-"Atzera begirako ispiluaren estrategia da 'Bateragune auziko' erabakia".