Gaur banatu dituzte Rikardo Arregi Kazetaritza sariak Andoainen, eta Goiena telebistako Julen Iriondorentzat izan da sari nagusia hiesari eta Jon Salaberri hiesaren kontrako ekintzaileari buruz egindako erreportajeengatik.
Kazetari berriaren saria, berriz, Samara Velte BERRIAko Mundua saileko kazetariarentzat izan da, Eskoziako erreferendumari buruz kaleratutako artikuluengatik.
Horietaz gain, hala ere, izan dira aipamen bereziak ere. Mikel Ibargoienentzat izan da lehena, Gaur8 gehigarian emakumeen kirolari buruz egindako lanengatik, eta BERRIAko Iñgo Astizentzat, bigarrena, Kantuan diren lekuak erreportaje sortagatik.