Hernandezen hautagaitza bere alderdiak, PSE-EEk bultzatu du, hain zuzen ere, Lamarkaren izendapena Jaurlaritzako Hirukoak bultzatu ondoren —EA eta EB-IUrekin zenbait arazo izan zituen EAJk proposamena egin zuen moduagatik, baina, azkenean, adostasuna lortu zuten—.
Hala ere, formalki, Arartekoa bera da ondokoaren hautagaitza proposatzen duena, eta Legebiltzarrak berretsi egiten du. Bilkuran parte hartu duten talde parlamentario guztiek izendapenaren alde bozkatu dute, baina SAk ez du saioan parte hartu.
Hernandez Errenteriako udaleko zinegotzia izan da orain arte, gizarte gaien eta emakumearen arlokoa.
Arartekoa
Julia Hernandez Errenteriako zinegotzi sozialista Arartekoaren ondoko izendatu du Eusko Legebiltzarrak
Joan den astean Iñigo Lamarkak Ararteko kargua hartu ostean, Julia Hernandez Errenteriko (Gipuzkoa) PSE-EEko zinegotzia izendatu du gaur Eusko Legebiltzarrak Arartekoaren ondoko. SA Sozialista Abertzaleak tadeak ez du parte hartu saioan, eta gainerako alderdi guztiek Hernandezen alde bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu