Julio Lafuente aukeratu dute NUPeko errektore

Boto ponderatuen %53,17 eskuratu ditu. Bigarren itzulian harekin lehiatu den Antonio Purroik, berriz, %46,83. Algebrako katedraduna da errektore berria.

2007ko maiatzaren 4a
19:31
Entzun
Julio Lafuente Algebrako katedraduna hautatu dute NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore. Gaur egin dute bigarren itzuliko bozketa: Lafuente Antonio Purroirekin lehiatu da buruz buru, eta boto ponderatuen %53,17 eskuratu ditu. Purroik, berriz, %46,83 jaso ditu.

Lehen itzulian ere Lafuentek aurrea hartu zion Purroiri, botoen %38,37rekin. Purrok %36,67 eskuratu zituen, eta lehiatik kanpo geratu zen orduan Juan Cabases errektore izateko hautagai aurkeztu zen hirugarrena.

Irakasle kontratatuen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen egoerari eta lan baldintzei buruzko eztabaidak izan dira azken hilabeteotan NUPen zalaparta gehien sortu dutenak, hain zuzen ere. Arazo horri egin beharko dio aurre errektore berriak, eta kanpainan irakasle kontratatuek eta langileek Lafuenteren aldeko hautua egin dute egoera konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.