Julio Villanueva Itoitz (Nafarroa) urtegiko solidarioa libre utzi dute gaur eguerdian, joan den abuztutik Iruñeko espetxean eduki ondoren. Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Villanuevaren defentsaren helegiteari, eta 5 solidarioen kontrako epaia eman zutenetik 5 urte baino gehiago igaro direnez -1999an izan zen-, zigorra baliogabe geratu dela erabaki du. Lehenago 10 urtekoa zen epe hori, baina Espainiako ordenamendu juridikoan egin duten aldaketa batean 5era jaitsi dute.
Hain zuzen ere, iragan abuztuan Villanueva atxilotu zutenean Nafarroako Probintzi Auzitegian argudio hori erabiliz eskmatu zuen defentsak aske uzteko, baina Prontzi Auzitegiak atzera bota zuen oraindik "gizarte alarma" zegoela iritzita. Hori dela eta, Gorenera eraman zuen auzia defentsak, eta auzitegi horrek arrazoia eman die.
1996ko apirilean Itoizko urtegi proiektuaren aurkako Itoitzekon Elkartasuna taldeko zortzi kidek eraikitze lanen kontrako sabotajea egin zuten: horma egiteko porlana garraiatzen zuten kableak moztu zituzten, eta, ondorioz, hainbat hilabetez egon ziren lanak geldirik. Zortzi solidarioak han bertan atxilotu zituen guardia zibilak: ñaki Garcia, Urko Irati, Julio Villanueva, Peio Lusarreta, Iñaki Erbiti, Txomin Yubero, Iñigo Trepiana eta Ibai Ederra. Lau urte eta 10 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zieten 1999an emandako epaian.
Zortzi lagun horietatik hiru dira atxilotu eta espetxeratu dituztenak: Iñaki Garcia Kochek 4 urte egin zituen kartzelan, Ibai Ederrak 2 eta Villanueva abuztutik zegoen espetxean.
Itoitz urtegia
Julio Villanueva solidarioa aske utzi dute
Epaia eman zutenetik 5 urte baino gehiago igaro direnez, zigorra baliogabe geratu dela erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. 1996an Itotzekin Elkartasuna taldeko beste zenbait kiderekin batera obretan sabotajea egiteagatik zigortu zuten, eta abuztuan sartu zuten espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu