Atxiloketa

Julio Villanueva solidarioa atxilotu dute

1996an Itoizko urtegia eraikitzeko obren aurkako sabotajean parte hartu zuen zortzi solidarioetako bat da, eta 4 urte eta 10 hilabeteko espetxera dago zigortuta ekintza horregatik. Iruñean, gidatzeko baimena berritzeko tramiteak egiten ari zela atxilotu zuten udaltzainek, atzo goizean. 19:00etan elkarretaratzera deitu du Itoitzekin Elkartasuna taldeak, Iruñeko kartzelaren atarian.

2007ko abuztuaren 18a
19:08
Entzun
Julio Villanueva Itoitzekin Elkartasuna taldeko kidea atzo goizean atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak, Gurutzeko plazan, gidatzeko baimena berritzeko tramiteak egiten ari zela.

Villanueva 1996ko apirilean 6an Itoizko urtegia eraikitzeko obretara porlana garraitzen zuten kableak eten zituen zortzi solidarioetako bat da. Sabotaje horren ondorioz, ia urtebetez egon ziren geldirik urtegia eraikitzeko lanak.

4 urte eta 10 hilabeteko espetxera zigortu zituzten zortzi solidarioak, eta harrezkero, bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen Villanueva. Orain arte bi ziren ekintza horrengatik kartzelan eduki dituzten solidarioak, Iñaki Garcia Koch eta Ibai Ederra -biak kalean dira jada-. Villanueva da atxilotzen duten hirugarrena.

Hain zuzen ere, solidario horren espetxeratzea salatzeko elkarretaratzea antolatlu du Itoitzekin Elkartasuna taldeak, 19;00etan Iruñeko espetxearen atarian. Astelehenean ere, protesta egingo dute leku eta ordu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.