emakumeen aurkako indarkeria

Justizia eskatu dute

Nagore Laffage zenaren sendiak eta beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean. Asteazkenean beteko dira bi urte Jose Diego Yllanesek hura hil zuela. Nafarroako Auzitegi Gorenak giza hilketatzat jo zuen.

2010eko uztailaren 3a
17:19
Entzun
Asteazkenean bi urte beteko dira Jose Diego Yllanes psikiatrak Nagore Laffage hil zuela eta, horren harira, elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean gaur, Vinculo plazan, "justizia" eskatzeko. Nafarroako Auzitegi Gorenak Yllanesi giza hilketa delitua egotzi eta hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion, eta zigor handiagoa nahi dute Laffagetarrek. Horregatik dute jarria helegitea.

Oraindik helegite hori ez du tramitera onartu Auzitegi Gorenak. Zain daude. Hala ere, sendiak aitortu duenez, badute konfiantza abiatutako auzibidean.

"Nire alabaren hilketa erailketa baten adibide garbi-garbia da, eta ez giza hilketarena", esan du Nagore Laffage zenaren ama Asun Casasolak.

Hilketa jazo eta urte eta erdira epaitu zuten Jose Diego Yllanes Nafarroako Auzitegi Nagusian. Lehen instantzian, zinpeko epaimahaiak Laffageren hilketa homizidioa izan zela ebatzi zuen, guztia gertatu zenean Yllanes alkoholaren eraginpean zegoela ebatzita. Horregatik, epaileak hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.