Espainiako Gobernua "justizia probatizatzeko asmotan" dabilela salatu dute gaur esparru horretako langileek, Bilboko epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzean. Erregistro Zibilaren gaineko erreforma izango da lehen urratsa, Loreto Cabo LABeko kideak azaldu duenez: "Erregistro Zibilaren kudeaketa justizia administraziotik atera nahi dute. Gobernuak dio herritarren datuak funtzionarioen esku geratuko direla, baina ez da egia: jabetza erregistratzailea bada funtzionarioa, baina gainerako langileak ez; gure datuak kontrolatuta ez dagoen jende baten esku egongo dira". Erabiltzaileek ere jasango dituzte ondorioak, zertifikatuen truke ordaindu beharko dutelako eta agiriok izapide askotan erabiltzen direlako.
"Madrildik datozen murrizketen aurrean", Eusko Jaurlaritzari "ezer ez" egitea egotzi diote. Gainera, lan baldintzak dekretu bidez ezartzen ari dela nabarmendu dute, eta justiziako langileak "lan egutegirik gabe" daudela ekarri dute gogora. "Mozketak bi aldeetatik" datozela eta, beharginak astero mobilizatuko dira apirilean eta maiatzean, Bizkaian: Barakaldon, Getxon, Durangon, Gernikan eta Balmasedan egingo dituzte elkarretaratzeak.
Gizartea
Justizia "pribatizatzeko lehen urratsa" salatu dute
Mobilizatzen hasi dira EAEko Justizia administrazioko langileak: astero elkarretaratze bat egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu