Apirilaren 13an Errepublikaren Egunaren ospakizunean Javier Madrazok Eibarren (Gipuzkoa) egindako agerraldian Erregea eta bere familia kritikatu zituen Irakeko gerraren aurka azaldu ez zirelako. Madrazoren esanetan, Espainiako herritar gehienek egin bezala Erregeak ere gerra honen aurkako jarrera erakutsi behar zuen. Hori dela eta, Fiskaltzak eta PPk kereila bana jarri zioten Madrazori, hitz horiekin Erregea iraindu zuelakoan.
"Lotsagarria" dela esan du EB-IUko koordinatzaileak gerraren aurka azaltzen direnak auziperatzea eta gerra bultzatzen ari direnen aurka ezer ez egitea. "Edonola ere lotsagarri da Irakeko gerra salatzen duen edonork epaitegietan auziperatu gisa deklaratu behar izatea, Iraken gerra terrorista babesten duen Aznar, ordea, ezer gertatu ez balitz bezala lasai ibiltzen den bitartean".
EAEko Justizia Auzitegia
Justiziak "kalitate eskasa" duela eta bere deklarazio hartzea horren "adierazle garbia" izan dela esan du Madrazok
Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaile nagusiak justiziak "kalitate eskasa" duela eta bere deklarazio hartzea horren "adierazle garbia" izan dela esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu ondoren. Madrazo 10:30ak aldera iritsi da EAEko Justizia Auzitegi Nagusira bere abokatu Txema Monterorekin batera. Espainiako Erregea iraindu izana leporatzen diote Madrazori. Fiskaltzaren arabera, Madrazok Espainiako Zigor Kodearen 490. artikuluan zigortutako delitua egin du. Erregearen eta bere familiaren aurkako irainak batzen ditu artikulu horrek eta zigorrak bi eta sei urte arteko kartzela zigorra edota isunak ordaintzea dira. Madrazok "lotsagarritzat" jo du gaurko deklarazio hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu