Kable lapurretak telefono gabe utzi ditu Zaldibiko 700en bat etxe

2007ko azaroaren 3a
17:16
Entzun
Bart goizaldean kilometro bat inguru telefono hari ebatsi dituzte Zaldibia (Gipuzkoa) inguruan, eta, ondorioz, zerbitzurik gabe geratu dira herri horretako Telefonicaren 700en bat bezero. Hiru gunetan lapurtu dute kablea. Telefonicak agertu du, lanean ari direla ahalik eta lasterren Zaldibiko bizilagunek telefonoa izan dezaten.

Azkenaldian antzeko lapurreta ugari gertatu dira Nafarroan, eta, batik bat, Nafarroan. Agi denez, kobrea saltzeko ebasten dute telefono haria.

Herenegun Aian egin zuten kable lapurreta (aste gutxiren buruan zortzigarren aldiz), eta bart berreskuratu dute zerbitzua telefonorik gabe ziren 300 bat erabiltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.