Nafarroako Erriberako Kadreita herrian zalaparta batean dabiltza. Atzo gaueko 22:30ak aldera 140 txekorrek Kadreitako etxalde batetik ihes egin zuten, eta inguruko errepideetan ibili dira batetik bestera. Lau auto-istripu ere eragin dituzte, baina ez da ezer larririk gertatu. Hala ere, horietako zazpi txekor hil egin dira, autoek harrapatuta.
Hori dela eta, Nafarroako Gobernuko helikoptero bat, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta bertako abeltzainak txekorrak biltzeko lanean aritu dira goizeko 11:30ak arte. Horiez gain, Julen Madina Sanferminetako korrikalari hernaniarra aritu da etxabereak berreskuratzeko lanetan.
Gertaera nola izan den ikertzen ari da orain Foruzaingoa. Haien usteen arabera, norbaitek propio egindako gaiztakeria izan da, etxaldeko hesia hautsi eta txekorrak xaxatu egin zituzten, inguruetan nahas-mahasa sortuz.
Gertaerak
Kadreitako etxalde batetik ihes eginda zeuden txekor gehienak harrapatu dituzte
Nafarroako Erriberako Kadreita herriko etxalde batetik atzo gauean ihes egin zuten txekor gehienak harrapatu dituztela jakinarazi du Foruzaingoak. Goizeko 11:00ak aldera hogeiren bat txekor oraindik aske zebiltzan, baina 11:30ak alderako txekor guztiak etxaldera eraman dituztela zehaztu dute. Hala ere, horietako zazpi txekor hil egin dira, autoek harrapatuta. Helikoptero, foruzain, guardia zibil eta abeltzainei Julen Madina Sanferminetako korrikalari hernaniarrak lagundu die etxabereak berreskuratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu