Artillero dale fuego kantatuz eta Udaletxe ataritik kainoikada jaurtiz hasi da aurten ere Donostiako Aste Nagusia. 19:00etan puntuan bota du kainoikada Luis Mokoroak, eta Bruesako jokalariek Artillero dale fuego kantatu dute minutu batzuk lehenago.
Kainoikada aurreko minutuetan Alderdi Ederren jai giroa zabaltzen hasteko, txalapartariak, batukada eta txarangak aritu dira.
260 ekitalditik gora antolatu dituzte aurten Donostiako Udalak eta KTE Kultura eta Turismo Ekintzetxeak Aste Nagusirako. Musikak leku nabarmena izango du ekitaldi sorta horretan guztian. Aurten euskal kulturarekin zerikusia duten agerraldiak indartu nahi izan dituzte, eta, besteak beste, egunero bertso saioa izango da Easo plazan, 12:30ean.
Jaiak
Kainokadarekin abiatu da Donostiako Aste Nagusia
Luis Mokoroak bota du aurten ere kanoikada, eta Bruesako jokalariek kantatu egin dute. Aurten bertsolariak izango dira egunero Easo plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu