Kalaka aferan preso jarraitzen zuten hiru lagunak ere askatu dituzte, bart: Pantxo Flores, Mizel Barnetxe eta Xabier Perez Susperregi. Hala erabaki zuen Parisko Askatasun epaileak, eta goizean utzi dituzte aske.
Duela urtebete sartu zituzten preso, Kalaka Donibane Garaziko ostatuaren kontra egindako operazioan. Denera hamahiru lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak, ETAren finantza sarearekin lotura izatea egotzita, eta preso sartu zituzten haietako bost. Laurence Levert Parisko epaileak agindu zuen operazioa.
Hilabete batzuk geroago baldintzapean libre utzi zuten bat, bere buruaz beste egiten saiatu zelako. Askatasun epaileak joan zen astean utzi zuen libre Cedric Garai, eta atzo erabaki zuen gainerako hiruak ere libre uztea. Auzi horretan ez da inor geratzen preso.
Lehengo astean, berriz, beste sei lagun atzeman zituzten, Kalaka aferarekin lotura dutelakoan. Denak utzi zituzten libre egun berean. Batasunaren kontra aurreko astean egindako operazioan ere auzi hori aipatu zuten polizia iturriek.
Politika
Kalaka aferan preso segitzen zutenak aske utzi dituzte bart
Pantxo Flores, Mizel Barnetxe eta Xabier Perez Susperregi zeuden kartzelan. Duela urtebete egin zuten Donibane Garaziko ostatuaren kontrako operazioa, ETAren finantza sarearekin lotura izatea egotzita, eta hamahiru lagun atzeman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu