Kalamu trafikoa egotzita, bi elkarte desegin dituzte
BILBO. Bilboko udaltzainek kalamua legeztatzearen alde lanean ari ziren irabazi asmorik gabeko bi elkarte desegin dituzte, droga horrekin trafikatzea egotzita. Operazioan 85 kilo marihuana atzeman dituztela zehaztu du Udaltzaingoak, eta drogak 500.000 euroko balioa duela. Astelehenean abiatu zuten operazioa, eta sei lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu