Gizartea

Kalamua bazkideentzat ekoizten zutela berretsi du Pannagh elkarteak

Elkartearen kontrako epaiketa hasi da; fiskalak 22 urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu bost kiderentzat.

Fiskalak 22 urteko espetxe zigorra eskatu du Pannagh elkarteko bost kiderentzat. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2015eko martxoaren 10a
13:00
Entzun

Pannagh elkartearen kontrako epaiketaren lehenengo saioan, akusatuek berretsi dute kalamua kontsumitzaileek osatutako elkartea dela, irabazi asmorik gabea, ez zutela kalamurik saltzen eta euren asmo bakarra zela bazkideentzat ekoitzi eta ekoitzitakoa haien artean banatzea, gehieneko kopuru bat gainditu barik,

Epaiketaren hasieran, defentsako abokatuek epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute, beste zenbait arrazoiren artean, hainbat irregulartasun antzeman dituztelako zaintza katean. Zaintza katerik egon ote zen ere zalantzan jarri du abokatuetako batek. Epaileak, baina, erabaki du gai horren inguruan ebatziko duela epaia idazteko momentuan, eta, hortaz, epaiketa normal hasi da.

Epaiketaren lehenengo saioan bost akusatuek deklaratu dute -elkartearen zuzendaritzako hiru kidek eta bi langilek- eta denek adierazi dute Pannagh legezko elkartea dela eta orain arte haren kontra abiarazitako epaibide guztiak artxibaturik izan direla.

Operazioan parte hartu zuten Bilboko Udaltzaingoko zenbait kidek ere deklaratu dute. Esan dutenez, susmoa zuten Deustuko Luzarra kaleko eraikin batean marihuana trafikatzen zutela, eta hainbat egunez zelatan egon ostean, Martin Barriuso elkarteko presidentea ikusi zuten, Galdakaoko biltegi batetik Deustuko eraikinera kutxa batzuk eramaten zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.