Osasuna

Kalamuz egindako botika saltzea onartu du Frantziak

Sativex izeneko botika salmentan ezartzea onartu du Frantziak. Ahorako lurrungailu hori kalamuz egina dago, eta horren erabilpena mugatua izanen da.

Aitor Renteria.
2014ko urtarrilaren 9a
14:13
Entzun

Esklerosia duten erientzako izanen da botika, gainerateko botikekin kentzen ez diren minak arintzeko. Neurologoek eta erietxeek ukanen dute botika agintzeko eskumena. Gehienik, tratamenduak sei hilabeteko epea ukanen du.

Sendagile arruntek agiriak izenpetzeko eskubidea ukanen dute, erietxean egindako bi bisitaldiren artean. Opioz egindako botiken kasuan bezala, farmaziek gune berezia ukanen dute botikina atxikitzeko, segurtasun neurriak betez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.