Ezezagun batzuek zaborraren bi edukiontzi erre zituzten atzo gauean Donostian, Egia auzoan, eta han ondoan zeuden auto batzuk kaltetu egin dira, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez. Kalteak arinak izan dira.
Gaueko hamarrak aldera izan zen erasoa eta, erre aurretik, errepidera atera zituzten edukiontziak.
Zallan (Bizkaia) postetxearen kontra egin dute bart, gasolinarekin. Gaur goizean antzeman dute bertako langileek erasoa egin dutela, atea erreta zegoelako.
Kale erasoa
Kale erasoak egin dituzte Donostian eta Zallan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu