Kale erasoak

Kale erasoak izan dira Azpeitian, Lekeition eta Plentzian

2006ko abenduaren 6a
18:31
Entzun
Aurpegia estalita zeramaten hiru lagunek Euskotreneko autobus bat erre zuten atzo Azpeitian (Gipuzkoa). Lekeition (Bizkaia) molotov koktelak jaurti zituzten Bake Epaitegira, eta Plentzian (Bizkaia) kutxazain automatiko bati egin zioten eraso.

21:30ean erre zuten autobusa Azpeitian. Hiru kaputxadun geltokira joan ziren, autobus barruko jendea atera, eta su eman zioten. Autobus geltokiaren ondoan aparkatuta zegoen kamioi bat ere erre egin zen.

23:55ean izan zen Plentziako erasoa. Aurpegia estalitako lagun batzuk Erribera kaleko BBK, BBVA eta La Caixako kutxazain automatikoetara molotov koktelak jaurti zituzten.

Lekeition ere molotov koktelak erabali zituzten Bake Epaitegiaren kontrako erasorako. 00:10 inguruan gertatu zen, eta hainbat kristal puskatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.