Kale erasoak

Kale erasoak izan dira Gasteizen, Donostian eta Pasaian bart

Udalaren bi ibilgailu, kutxazain bat eta edukiontzi bat erre dituzte.

2007ko uztailaren 4a
10:48
Entzun
Bart hiru kale eraso izan dira Euskal Herrian: Gasteizen, Donostian eta Pasaian (Gipuzkoa).

Gasteizen, etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Nafarroako Erregeak kalean 01:30ean, Ertzaintzaren arabera, eta ondoan zeuden Udalaren bi ibilgailu erre egin ditu; horietako bat kiskalita geratu da eta besteak kalte garrantzitsuak dauzka.

Donostian atzo 23:00ak aldera izan zen erasoa, Mirakruz kalean. Ezezagun batzuek Bankoa banketxearen kutxazain automatiko bat erre zuten. Sutearen ondorioz, eraikina belztuta geratu da.

Pasaian 04:15ean izan da gertaera. Ezezagun batzuek edukiontzi bat erre dute Donibane kalean. Ondoan zegoen moto batek kalteak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.