Kale erasoak

Kale erasoak izan dira, Zangozan, Lizarran eta Villabonan

Korreosen eta Gizarte Segurantzaren egoitzak erasotu dituzte.

2007ko uztailaren 5a
17:26
Entzun
Ezezagun batzuek Korreosen egoitza erasotu dute bart Zangozan (Nafarroa), lau molotov koktel-en bidez. Goizeko ordubatak aldera izan da erasoa, Fermin Lubian karrikan, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak esan duenez, eta kalteak arinak izan dira.

Lizarran (Nafarroa), goizeko hamabiak pasatxo zirela beste eraso bat izan da. Han ere ezezagun batzuek molotov koktel-ak bota dituzte, hiru, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurka. Eraikina belztuta geratu da.

Villabonan (Gipuzkoa), berriz, zenbait ezezagunek trenbideko katenaria moztu zuten atzo 21:20an, eta bi orduan tren trafikoan arazoak sortu ziren, bost trenen bidaia bertan behera gelditzen baitzen -bitartean, bidaiariek autobusean ibili behar izan zuten- eta beste batzuek atzerapenak izan zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.