Politika

Kale erasoak izan dira Zumarragan eta Getxon

Hainbat ezezagunek EAJren Zumarragako (Gipuzkoa) egoitzaren aurka margo gorri eta horiak jaurti dituzte. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Getxon (Bizkaia) Correosen furgoneta bati eta kutxa bati egin diete eraso.

2006ko azaroaren 1a
17:10
Entzun
Bart Correoseko ibilgailu bati eta kutxa bati egin diete eraso Getxon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lehen erasoa eguerdia baino pixkat bat lehenago gertatu da Getxoko Oiarretxe kalean. Bertan, ustez, ezezagun talde batek Correoseko furgoneta baten leihoa hautsi du eta lehergailu bat bota du barrura. Lehergailuak, baina, ez ei du eztanda egin.

Ondoren, Herrizaingo Sailaren arabera, molotov koktel batekin egin diote eraso Getxoko Maidagan kaleko kutxa bati. Bigarren kasuan ere ez da beharrezkoa izan suhiltzaileen esku hartzea.

Bestalde, goizaldeko ordubata eta erdiak aldera Zumarragako (Gipuzkoa) EAJren egoitzaren aurka margo gorri eta horiak jaurti dituzte ezezagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.