Eusko Alkartasunak ohar baten bidez gaitzetsi du azken egunetan, Euskal Herriko hainbat herritan edukiontziak erretzea. Eta berretsi du, ezker abertzalearekin egindako hitzarmena indarrean dagoela, bai eta apustua ere, "Euskal Herrian behin betirako normalizazioa eta askatasun osoa lortzeko, bide politiko eta baketsuetatik".
Ohar berean, EAk gertakariak argitzea eskatu duela ere gogorazi du. Eta erantsi, gertakari hauek "arrazoi politikoengatik" egin badituzte, "Euskal Herrian zabaldu den eszenatoki politiko berritik guztiz kanpo" daudela, "ezker abertzalearekin egindako hitzarmenaren ondoren".
Hain zuzen ere, EAk uste du itun horrek hianbat eragileren "erreakzio oldarkorra" eragin duela: "Hitzarmen estrategiko horrek hainbat eragileren erreakzio oldarkorrak eragin ditu, konbikzioek zein interes partidistek bultzatuta ikusten baitute oso tradizio politiko diferenteetatik datozen abertzaletasunaren bi sentsibilitate historikoren elkarlanak Euskal Herriko egungo panorama politikoa aldatuko duela".
Politika
Kale erasoek "eszenatoki politiko berrian" ez dutela tokirik azpimarratu du EAk
Azkenaldiko erasoak gaitzetsi ditu, arrazoia edozein dela ere. Era berean, berretsi du indarrean dagoela ezker abertzalearekin egindako hitzarmena. Itun horrek hainbat eragile politikoren "erreakzio oldarkorra" eragin duela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu