KALEAN BERRIZ, BORTXAKETEN AURKA

2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Tafallako Andrelanetik elkarteak deituta, manifestazioa egin zuten atzo herrian, hilabete hasieran emakume bat bortxatu zutela salatzeko. Emakumeak eta gizonak elkar ezagutzen zuten, eta emakumeari etxera itzultzeko berandu egin zitzaiola eta, erasotzailearen etxean geratu zen lotan. Gizona haren logelan sartu zen, jipoitu eta hiru aldiz bortxatu zuen. Andrelanetik-ek nabarmendu du ez dela erantzunik gabeko eraso gehiagorik egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.