Kalean bikotekidea bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen, kalean bikotekidea bortxatzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, atzo goizaldean izan zen erasoa, Txagorritxu auzoan. Bizilagun batek eman zuen abisua, emakumearen oihuak entzun ostean. Ertzainak bertaratu zirenean, emakumeak aurpegian kolpeak zituela eta arropa apurtua zuela ikusi zuten. Andrea erietxera eraman zuten. Gasteizen bertan beste gizon bat atzeman zuten, bikotekideari tresna puntazorrotz batekin erasotzea egotzita. Ustez mehatxu ere egin zion. Asteburuan ere sei gizon atxilotu dituzte genero indarkeria delituak leporatuta. Itsasondon (Gipuzkoa), Donostian, Barakaldon (Bizkaia), Getxon (Bizkaia) eta Bilbon atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu