Euskal presoak
Kalean da Iñaki Jaio elgoibartarra, kartzelan 19 urte egon eta gero
Gaur goizean aske utzi dute Iñaki Jaio elgoibartarra Zaragozako espetxeko atarian. Jaio 1984. urteko azaroaren 27an atxilotu zuten, Guardia Zibilaren eskutik ihes egin nahian lehio batetik salto egin zuenean.
Atxilotu ostean komisaldegian jansando tratu txarren ostean eritetxera eraman zuten, eta sei hilabete mugitu ezinik egon zen. Preso egon den hemeretzi urteetan Jaiokhainbat kartzela ( Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Burgos, Teruel, Huesca eta Zuera) zein eritetxe (Basurto, Carabanchel eta Gregorio Marañon) ezagutu ditu. Gaur iluntzeko zortziretan ongi etorria egingo diote Elgoibarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu