Kalean euskarari «bere tokia» emateko mozioa, eztabaidagai
IRUÑEA. Iruñeko Udalak mozio bat aztertuko du gaur, kalean euskarari «bere tokia» emateko eskatzen duena. Mozioa Iruñeko Euskalgintzaren Bilguneak aurkeztu du, 2.683 pertsonaren babesarekin. Udaletxeko plazan elkarretaratzea egingo dute gaur, 09:50ean, hizkuntza paisaia euskalduntzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu