BERRIA-K 10 URTE

'Kalebuelta kaxkoan' jaialdia egingo dute Hernanin

BERRIAren hamargarren urteurrena ospatuko dute. Maiatzaren 3an Xabier Montoiak kontzertua emango du, eta 4an 'Kalebuelta kaxkoan' jaialdia egingo dute.

2013ko apirilaren 25a
20:19
Entzun

Kalebuelta kaxkoan jaialdia egingo dute maiatzaren 4an, 11:00etatik 14:00etara, Hernanin (Gipuzkoa), BERRIAren hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldiaren helburua da herritarren parte hartzea, eta horretarako herriko talde eta elkarteei beren hazia uzteko gonbitea egin diete. Herriko kaleetan buelta emango dute, jaialdiaren izenak dioen bezala. "Taldeek parte hartzeaz gain, herritarrek euren izenean ere parte hartzea gustatuko litzaiguke", adierazi dute Hernaniko batzordeko kideek. "Egunkaria oinarrizko materiala izanik, parte hartzaile orori egunkari bana emango diogu". Herritar guztiengana heltzea denez helburua, "kolore eta pentsaera anitz" bildu nahi dituzte Hernaniko kaxkoan. Nabarmendu dute herriko taldeak parte hartzeko prest azaldu direla, eta eskerrak ematen dizkietela azaldutako jarreragatik. Gaur egun hedabideek bizi duten egoera ere ekarri dute gogora, eta "egoera gogorra" bizitzen ari direnen artean BERRIA ere badagoela adierazi dute.

Horrez gain, aurreko egunean, maiatzaren 3an Xabier Montoiak kontzertua emango du Biteri kultur etxean. Bertan, BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik proiektua zertan den azalduko du. Eta BERRIA Taldearen proiektua azaltzeko egindako bideoa ikusi ahalko da. 20:30ean hasiko da emanaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.