Irudia. Donostia
KALEJIRAN, AHT-AREN AURKA
AHT abiadura handiko trenaren aurkako protesta bat egitera deitu du Mugitu! mugimenduak biharko, Donostian. 11:30ean abiatuko dira, kalejiran, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako hiriburuan duen ordezkaritzatik, eta Kontxako hondartzan zehar ibiliko dira. Mugituko kideak marmokaz mozorrotuko dira, «Lakuako marmokek» Euskal Y-a egitera bideratutako diru kopuruaz eta egitasmo horrek ingurumenean eragiten duen kalteaz ohartarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu